Itxi

Faktoria

Xabier Ortueta

'Digitalizazioak eta automatizazioak lana ekarriko digu Euskal Herrian'

Makina Herramintako Ekoizleen Elkarteko zuzendari orokorrak dio digitalizaziora sektoreak egin behar duen transformazioa azkarrago egiteko aukera emango lioketela Next Generation funtsek.

  • Xabier Ortueta, AFMko zuzendari orokorra

    Xabier Ortueta, AFMko zuzendari orokorra

    22:14 min
imagen player
imagen player
imagen player

Digitalizazioak eta automatizazioak, Euskal Herrian, lana ekarriko duela azpimarratu du "Faktoria"n Xabier Ortueta Makina Herramintako Ekoizleen Elkarteko zuzendari orokorrak. Sektoreak bide horretan transformazioa egin beharra daukala azaldu du eta Next Generation funtsek lehendik ere aurre ikusita daukaten bide hori "azkarrago" egiteko modua emango liokeela sektoreari. Alde horretatik, Europako funtsetarako aurkeztu duten proiektuaren sendotasuna azpimarratu du.

Udaberriko geldialdiaren ondoren, eta urtearen amaierako erreaktibazioaren ondoren,  2021 hau "zalantzaz" hasi duela jakinarazi du AFMko zuzendariak eta egoera argitu zain daudela inbertsioak egiteko indarra itzuli eta sektorea hobetzeko: "Konfidantza oso inportantea da gure sektorearentzat". Gaineratu du zailtasun gehigarriak ere badituztela, une honetan, makinak atzerrian saldu eta bertan muntaia lanak egitea oso zaila delako, adibidez. Egoera horretan, Txina ari da aldea hartzen. Ortuetak iritzi dio, pandemia osteko erreaktibazioarekin "aukera bat zabaldu zaiola Txinari eta ondo ari direla aprobetxatzen" eta, horrek eraginda, makina herramintako euskal enpresak, une honetan, Txinan ari direla saltzen gehien. "Gure lehen merkatua izatera itzuli da", adierazi du.

"Renove planarekin Jaurlaritzarekin izandakoa, gaizki-ulertua izan zen"

Renove planaren kontura egindako kritikak eta ostean Jaurlaritzak hura "onartezina" zela esanez eman zuen erantzunak sortutako polemikaz ere mintzatu da Ortueta. Azaldu du "gaizki-ulertu bat" izan zela "Gure prensa oharrari irakurketa bat bota diogu eta hobeto idatzita egon zitekeen")  eta hari horretatik, berretsi eta eskertu egin du Industria Sailak makina herramintarekin izan duen konpromezu historikoa.