Itxi

Faktoria

Nagusien egoitzak

'Nerbiostuta atzo, agujetekin gaur'

Jone Larrañaga | EiTB Media

Urtebeteren ondoren, lehen aldiz zabaldu dute egoliarrentzat Lesakako Andra Mari egoitzako kalerako hesia. Lehen paseoaren lekuko izan gara.

  • Lesakako Andra Mari egoitzan urte bete osteko lehen paseoa. Joxe, Lourdes, Joxe Luis eta Joxe Ramon

    Joxe, Lourdes, Joxe Luis eta Joxe Ramon

    12:46 min
imagen player
imagen player
imagen player

Urtea joan da. Urtea eman dute mundura atera ez direla. Euren mundu ttikian -eta itxian- egon dira isolatuta eta orain ikasi egin beharko dute, maskaraz jantzita eta distantziara bizi den munduarekin harremanetan jartzen. Andra Mari egoitza, plastiko zintaz itxita egon da atzora arte. Langile eta egoliarrek atzo kendu zituzten denak.

Egun haundia, lehen paseo eguna. Langile, senide eta boluntarioak, hunkituta eta egoliarrak nerbiostuta topatu genituen.  Gosariaren osteko prestaketek ohiko baino denbora gehiago hartu zien nagusiei eta, behin kanpora aterata, presa balute bezala osatu zuten paseoa, korrika ttikian kasik. Agujeta eguna dute gaur.