Faktoria
Hidrogenoa, euskal korridorea
Elias Unzueta: 'Hidrogenoak lagunduko du hainbat sektoreren deskarbonizazioan'
Hidrogenoaren euskal korridorearen proiektua aurkeztu berritan, Elias Unzueta koordinatzailea "Faktoria"n izan da eta hidrogeno berdearen apostuaren inguruko xehetasunak eman dizkigu.
-
Elias Unzueta
18:57 min
Elias Unzueta hidrogenoaren foro sektorialeko koordinatzaileak azaldu digunez, etorkizuneko energia da hidrogeno berdea. Petronor-Repsolek bultzaturiko proiektuarekin 78 enpresak egin dute bat: horrela, hidrogenoa sortzeko azpiegitura eratzeaz gain, hidrogenoak berarekin dakartzan onura diren garraio eta metaketak burutu eta ondoren, energia hau erabiliz funtzionatzeko ziklo osoa sortzea da helburua. Hidrogenoaren ekosistema eratzea.