Itxi

Faktoria magazina

AIREAREN KALITATEA

Frantziak 60ko hamarkadan Aljerian egindako saio nuklearren hondarrak Pirinioetan

Azken asteotako haizegoak Saharako hondarra eta hautsa ekarri du Europara. Zientzialariek Cesium-137 gai erradioaktiboa aurkitu dute hauts horietan, baina arriskurik ez dakarrela nabarmendu dute.

  • Jon Apodaka eta Irati Zuluaga elurraren dinamiketan adituak dira

    Jon Apodaka eta Irati Zuluaga elurraren dinamiketan adituak dira

    18:48 min
imagen player
imagen player
imagen player

Airearen kalitatea txarra da egunotan Euskal Herrian. Saharako hautsak metro kubikoko mikropartikula konzentrazioa haztea eragin du, eta airearen kalitatea neurtzeko estazio gehienak gorrian egon dira. Nadia Arkarazo airearen kalitatearen zerbitzuko koordinatzailea da Eusko Jaurlaritzan, eta azalpenak eman ditu Faktorian; gaur-biharretan kanpoan ahalegin fisikoa ez egitea gomendatu du Arkarazok.

Airea kutsatzeaz gain, Saharako hautsak laranjaz tindatu ditu Auñamendietako gainak. Jon Apodaka nibologoak Andorratik kontatu duenez azken asteotan ezohiko hondar geruzak metatu dira elurretan.

Afrikatik heldutako haizeek hautsa baino gai arriskutsuagoak ere ekarri dituzte; duela 60 urte Frantziak Aljeriako basamortuan egindako saio nuklearren hondarrak ere barreiatu dituzte kontinentean. EHUko Zientzia eta Teknologia Faktiultateko irakasle Oscar Castillok azaldu duenez, ordea, Cesium-137 konzentrazioa txikiegia da, gurean, arriskutsua izateko.