Itxi

Faktoria

Izaskun Landaida

"Mugimendu feministak duen manifestatzeko eskubide konstituzionala ezin da ukatu"

Pilar Goya | EiTB Media

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariaren hitzetan, "zaintza lanak ikustarazi eta banatu egin behar dira gizonen eta emakumeen artean baina baita erakunde eta gizarte osoaren artean ere".

  • Izaskun Landaida: "zaintza lanak banatu egin behar dira  erakunde eta gizarte osoaren artean".

    Izaskun Landaida: "Mugimendu feministak duen manifestatzeko eskubidea ezin da ukatu".

    6:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aurtengo martxoaren 8a pandemiak baldintzatuta etorri da. Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak "Faktoria"n azpimarratu du "pandemiak inoiz baino ageriagoan utzi duela zaintza lanen feminizazioa, zaintzaren ardura emakumeena dela bain ordaindutako lanetan zein ordaindu gabekoetan ere". Landaidak salatu du feminizatutako esparru horietan lan baldintzak okerragoak izan ohi direla, "beraz, zer aldatu eta aldarrikatu asko dago", esan du Landaidak.

Erakundeek  zaintzaren alorra birpentsatu behar ote duten galdetuta, Izaskun Landaidak hausnarketa sakona eskatu du zaintzaren inguruan, ikustarazi eta banatzeko "gizon eta emakumeen artean eta erakunde eta gizarte osoaren artean". Gurasotasun baimenen inguruan eta lana eta familia uztartu ahal izateko hartu diren neurriak defendatu ditu baina neurri gehiago ere espero ditu, zaintzaren inguruan egin behar den hasunarketa sakonaren ondoren.

Gaurko egunez, kalera irtetzeko eskubidea defendatu du : "Ez dut ulertzen Madrilen auzitegiek hartu duten erabakia. Manifestazio batera joatea ala ez norberaren erabakia da eta guztiz errespetagarria. Nire ustez, mugimendu feministak duen manifestatzeko eskubide konstituzionala ezin da ukatu".