Itxi

Faktoria magazina

Etxebizitzen garestitzea

Lapurdiko kostaldean saltzeko etxerik gabe geratu dira

Frantziako hiri handietako jendea ari da etxeak erosten eta prezioak ehuneko 15-20 garestitu dira azken urtean. Etxebizitzen merkatua hankaz gora jarri da eta bertakoentzat arazo larria etxea lortzea.

  • Hendaia

    Lapurdiko Getariako irudi bat. Argazkia: Manuel Marques

    10:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Iker Zurutuza Hendaiako "Laguillon" higiezinen agentziako arduradunarekin hitz egin dugu "Faktoria" saioan eta esan digu "kanpotarrek merkatu osoa jango digutela". Lehenaz gain arazo larria ari da bihurtzen etxea eskuratzea bertako herritarrentzat. Bost etxetik 2 edo 3 oporretako etxeak dira Lapurdiko kostaldean.

Pandemiaren eraginez hiri handietako jendeak etxetik lana egiteko aukera duenez, Lapurdiko kostaldean balkoi, terraza edo lorategidun etxeak erosten ari dira.  Metro koadroa 4.000 euro inguruan ari dira ordaintzen bataz beste. Eskaria eskaintza baino askoz handiagoa denez, merkatua hankaz gora jarri dute.