Faktoria magazina
BELAUNEZ BELAUN
Ama-alabak jokoan, Zumaiako eskubaloi taldean
Montse Atxega eta Jone Aguado batera aritzen dira herriko taldean. Asteburuan jokatu dute aurrenekoz elkarrekin partida ofizial batean. Marka jarri dute. Eta, gainera, irabazi egin dute.
-
Jone Aguado, Montse Atxega eta Juancar Aguado -alaba eta gurasoak- Zumaiako Pulpo Taldekoak
10:02 min
Ordizian jokatutako partida ez zaie ahaztuko. Gipuzkoako eskubaloian sekula ez zen horrelakorik gertatu lehenago; ama alabak partida ofiziala elkarrekin jokatzea.
Umetatik atezain sena izan du Montse Atxegak. Gaztetxotan jokatu zuen eskubaloian Zumaiako talde nagusian, baina hogeitagutxi urte zituela utzi zuen. Asko espero gabe itzuli da kantxatara, eta duela 25 urteko elastikoa jantzi nahi izan du itzuleran.
Jone Aguado, Montseren alaba, ume koskorra zenetik ari da eskubaloian. Lagun dezentek eskubaloia utzi duten arren berak segi egin du, eta asko espero ez zuela amarekin jokatzea egokitu zaio. Harro dago, baina badu arazo bat: atezainari ama edo Montse deitu ezin erabakita dago.
Taldeko bigarren entrenaitzailea Juancar da, Montseren senarra eta Joneren aita.
Zumaiako Pulpo ahalegin egiten ari da emakumeen partehartzea egonkortzeko, eta horretaz ere aritu dira bi kirolariak.