Itxi

Faktoria

'Rider' lege-zirriborroa

'Rider lege-zirriborroak ez ditu gure eskubideak bermatuko'

OIhane Yustos | EiTB Media

Iruñean rider edo banatzaile gisa lanean ari da Klemen Celestinok, Espainiako gobernuak, UGT eta CCOO sindikatuekin eta patronalarekin adostu duen 'Rider legearen zirriborroaz' aritu da "Faktoria"n.

  • Rider lege-zirriborroa

    Rider lege-zirriboroa

    13:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

2019ko urtarrilan Rider edo janari banatzaile moduan lanean hasi zen Klemen Celestino nafarra. GLOVOren partiketa egiten du, Iruñea du banaketa-gune eta beste batzuk ez bezala, autoz egiten du janari partiketa. Ogibide berrian ikusitakoa, ez du errealitatearekin zeriusirik. Autonomo, norberaren nagusi izango zela esan zioten baina, benetan, 'aplikazio teknologiko baten menpe bizi' dela kontatu du Faktorian. 'Algoritmo batek esaten duenaren arabera' antolatu behar du bere lan jarduera, adimen artifizialak erabakitzen baitu 'zenbat lan egingo duen' hilabete batean. Horrek, jakina soldatan eragina du, 'hilabete on batea eskari asko baditut 1400 bat euro ateratzen ditut baina, gastuak, autonomo kuota, gasolina, telefono faktura eta gainerakoak kenduta, 800 bat euro dira'.

Argi du Klemen Celestinok, bera 'autonomo faltsua' dela eta horregatik jo du epaitegietara. Nafarroan bide hori ekin zuen lehen riderra da eta epaiketa zai dago. Tartean etorri da, Espainiako gobernuak, patronal eta UGT eta CCOO sindikatuekin Rider legea adosteko akordioa. Klemen Celestino riderraren hitzetan, 'pauso txiki bat da baina, ez du bermatuko langileen eskubideak eta ate bat irekita uzten du langileen esplotatzen jarraitzeari'.  Iritzi horretan bat egiten du LAB sindikatuko Mikel Alvarezek. Bi gabezia handi ikusten dizkio, adostu denari: 'soldatapeko langiletzat hartzen dira riderrek baina, atea irekita uzten dio eskaria handia bada, autonomoak kontratatzeari'. Alvarezen hitzetan, hala gertatu zen hoteletako garbiketetan lan egiten duten kellyekin eta praktikan horrek ekarri zuen,  'enpresak garbitzaileak behartu zituela autonomoen kooperatiba osatzeari eta horrekin ekidin zuen zuzeneko lan harremana gauzatzea'.