Itxi

Faktoria

Maddalen Iriarte

'Espero dut lehendakariaren bilera ez izatea lau hilabetean behingo marketina'

Jone Larrañaga | EiTB Media

EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak gobernantza eredu berria eta elkarrizketa eskatuko dizkio Iñigo Urkulluri bihar egingo duten bileri begira.

  • Maddalen Iriarte

    Maddalen Iriarte

    23:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Gehiengo absolutuaren ezkutuaren atzean, bere buruarekin bakarrik hitz egiten duen gobernu eredua" hautsi eta elkarrizketarena har dezala eskatuko dio bihar Maddalen Iriarte EH Bilduk Legebiltzarrean duen bozeramaileak Iñigo Urkullu lehendakariari. "Espero dut", azpimarratu du "alderdiekin egindako elkarrizketa itzuli hau ez izatea marketin operazio soil bat".  Iriartek gogoratu du "oso propositiboa" izan direla EH Bildutik eta "ez duela ahalegin horretan etsiko". "Gobernatza egiteko beste eredu bat behar du herri honek; eta horren baitan gauza asko daude hobetu litezkeenak". Txertaketa kanpaina eta osasun arlokoak aipatu ditu eta berretsi du Europako funtsak batera defenditu beharra: "Egin dezakegu hausnarketa estrategikoa batera eta horren baitan aukeratu edo hobetsi ditzakegu proiektuak herri honek dituen erronka handi horietan urrats eraginkorrenak emateko".

"Asko sentitzen dut biktimaren bati min gehigarria eragin badiot"

Klima aldaketak eta covid-19ak eragindakoaz gain, bakean eta elkarbizitzaren alde lan egiteko bere konpromisoa ere berretsi du Iriartek "kontestutik atera zen titular batek" eragindakoak gogoratzerakoan. "Nire ibilbidearen berri daukanak badaki giza eskubide guztien alde borrokatu izan naizela" azpimarratu du eta zera gaitu: "Asko sentitzen dut, bihotzez eta benetan, biktimaren bati min erantsia eragin badiot".