Itxi

Faktoria

Roberto Uriarte, Podemos

"Ezkerra Madrilen borrokatu gabe galtzera zihoan eta aurpegia eman behar zen"

Oihane Yustos | EiTB Media

Roberto Uriarte diputatuaren hitzetan, Yolanda Diaz presidenteorde berriak Unidas-Podemosen babes osoa du.

  • Roberto Uriarte, Unidas Podemoseko diputatua, Madrilen

    Roberto Uriarte, Unidas Podemoseko diputatua, Madrilen

    10:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

'Ezinbestean aurre egin behar zen, ezkerrak ezin zuen Madril borrokatu gabe utzi'. Roberto Uriarte Unidas Podemoseko diputatuak hitz horiekin defendatu du "Faktoria"n bere alderdiko idazkari nagusi eta atzorarte presidente-orde zenak, egin duen urratsa. Moncloa utzi eta Madrilgo Erkidegoan, presidenterako lehian sartzea. Uriarteren hitzetan, 'Madrilen hiru hautagaiak ahulak ziren eta ulertu da ez zela aukera galtzen utzi behar'.

Hautagaiak aukeratuta, koalizioak osatzeko epean sartu gara. Alderdi moreak Más Madridekin osatu nahiko lituzke zerrendak eta publikoki adierazi du horretarako asmoa. 'Azken unerarte aukera guztiak zabalik' ikusten ditu Uriartek baina oharra egin du: 'GFarrantzitsuena hautagai sendoak izatea da. Egokiena agian, ezkerreko bi hautagai egotea litzake, PSOErena eta gure esparru politikoarena baina, azkenean 3 baldin badaude, horrek ez du kalte handirik eragingo'.

Yolanda Diaz Espainiako presidenteorde berriaz galdetuta, Uriartek dio alderdi osoaren babesa duela: 'Nik uste 100ko 100koa. Berak erabakiko balu Espainiaok presidentegairako aurkeztea, aho batez babesa izango du'.