Itxi

Faktoria

Super-etxadiak

Jon Agirre Such: "Hiriek pertsona eta naturarentzat izan behar dute, ez autoentzat"

Pilar Goya | EiTB Media

Gasteizko Zabalganan ezarriko da Euskal Herriko lehen super-etxadia. Auzotarren artean eztabaida eragin du bertako benetako arazoak konponduko ez dituelakoan. Urtaran alkateak eman die erantzuna.

  • Zabalganako super-etxadian autoei kenduta berreskuratuko diren guneetako bi

    Zabalganako super-etxadian autoei kenduta berreskuratuko diren guneetako bi

    24:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hiriak antolatzeko modu berria dira super-etxadiak. Etxadi sail bat batuta sortzen den etxadi-multzoa edo auzoari deitzen zaio super-etxadi eta auzoan mugitzeko eta bizitzeko modua aldatzen du. Nola? trafikoa etxebizitza multzo haundi horretatik kanpora bideratuta. Super-etxadian, auzotarrak eta zamalanetakoa baino ez dira sartzen autoz eta hamar kilometroko orduko abidaduran. Eta trafikoa super-etxaditik kanpora bideratuta, lehen autoentzat ziren guneak, auzotarrentzat berreskuratzen dira, jolaserako, egonean egoteko, edota adibidez, piknik mahaietan, bizilagun edo lankideekin bazkaria eguzkitan egiteko.  

Bartzelonan  dute sorburua super-etxadiek. Trafikoa  eta kutsadura gutxitzeko abian jarritako hiri antolaketa eredua da. Gracia eta Eixamplekoak izan ziren lehenak (arrakasta handiz erabat eraldatu ditu auzo horiek) eta geroztik zabaldu dira beste inguru batzuetara. Super-illes izena hartu dute Kataluniako hiriburuan; beste gune batzuetan, supermanzanas eta Gasteizen, superetxadiak.

Gasteizek modu horretan antolatu nahi ditu auzoak etorkizunera begira eta antolaketa hori lukeen munduko lehen hiri integral bihurtu. Lehen aldaketa Zabalganan egingo du, 28.000 lagunen bizitoki den mendebaldeko auzo handian. Uda parean hasiko dira aldaketa taktikoak egiten (pintura, lorontziak edota, adibidez, egurrezko egiturak erabilita) eta urte amaierarako nahi lukete transformazioa egina eduki. Guztira, 7.500 metro kenduko zaie autoei eta auzotarrentzat errekuperatu.

Proposamen horrek, baina, eztabaida eragin du auzoan, besteak beste, superetxadiaren inguruko hiribideak autobide bihur litezkeelako. Amaia Marañon 'Zabalgana Batuz' auzo elkarteko ordezkariak jakinarazi du ez diela proiektuak auzoaren benetako eskaerei erantzuten eta partaidetzarik gabe ezarriko dela eredu hori. Kezka horiei Gorka Urtaran alkateak erantzun die, esanez, aldaketa denek sortzen dituztela antzeko kezkak baina etorkizuneko hiriak bizigarriago egin behar direla. Jon Agirre Such arkitektoak gehitu du "hiriek pertsona eta naturarentzat izan behar dutela eta ez autoentzat".