Itxi

Faktoria magazina

OMENALDIA

27 urtez Ajangizko taberna gobernatu duen Karmelo Crespori aitortza

Herrian taberna bakarra dagoenean, taberna hori ostatu bat baino gehiago izan ohi da. Izan ohi da bilgunea, batzarlekua, festarako eta eztabaidarako tokia. Otsailean hartu du erretiroa.

  • Herriko haurrek Karmelo Crespori, 'Karmelo Karamelo'ri, jarritako eskertza pankarta.

    Herriko haurrek Karmelo Crespori, 'Karmelo Karamelo'ri, jarritako eskertza pankarta.

    15:11 min
imagen player
imagen player
imagen player

1993an itsasoko ibiliak utzi eta lehorrerantz ziaboga egin zuen Karmelo Crespok. Ajangizko herriko ostatuaren martxa beregain hartu zuen urte hartan. Busturiarra sortzez, egunero egin izan du Ajangizerako joan-etorria ordutik oraintsu arte, erretiroa hartu duen arte.

Sukaldari dotorea, profesionala, eta bihotz oneko tabernaria dela esan digute Ajangiztarrek. Ajangizko herriko taberna herriko bihotza ere bada, eta Crespok mantendu du taupaka urte hauetan guztietan, hala azpimarratu du Koldo Carbonell alkateak.

Oskar Estangak errima-kantuz egin dio omena Crespori, hainbeste urteko jarduna eta eskuzabaltasunaren sari.