Itxi

Faktoria

Kanariak, migranteak

'Migranteak auto-lesionatzen ari dira Tenerifera eraman ez ditzaten'

OIhane Yustos | EiTB Media

Kanarietara iristen ari diren migranteekin irakasle lanetan aritu da Iñigo Zabaltza bizkaiatarra, Masplomasen.

  • Kanarietan dauden migranteen egoerak okerrera egin du

    Kanarietan dauden migranteen egoerak okerrera egin du

    8:15 min
imagen player
imagen player
imagen player

'Kanarietara iritsi diren migranteen egoera infernua bihurtu da', 'desesperatuta daude, edozer egiteko prest daude, dauden hoteletatik atera eta Tenerifera edo euren herrietara itzuli ez ditzaten'. Iñigo Zabaltza bizkaitarraren testigantza da. Kanaria uharteetan, Maspalomasen hotel batean lan egiten du baina, orain migranteeki 'irakasle lanetan' dabil eta erabat kezkatuta kontatu du gertatzen ari dena.

Hotelak hustutzen ari dira eta migranteak Tenerifera, Estatuko beste egoizetara edo euren herrietara itzultzen ari dira. Tenerifeko bizi baldintzak oso txarrak direla kontatu diote migranteek beraiek, Iñigori. 'Kontzentrazio gune bat' da Tenerifeko Las Raices gunea, 'Marokon baino okerrago duade, komunerik ez, janari hotza, internetik ez dute eta erabat inkomunitatuta daude'.

Iñigo Zabaltza bizkaitarrari esan diote ez dadila eskolak ematera itzuli. 'Arazo gainetik kendu nahi dute baina, makroarazo bihurtzen ari dira, makro-kontzentrazio eremu bihurtzen ari dira' eta gaineratu duenez, 'ez dute lekuko deserosirik nahi, gertatzen ari dena kontatzeko, eta ni, lekuko neutrala naiz, ez naiz Gurutze Gorrikoa'.