Itxi

Faktoria

Eneko Andueza, PSE

"Zalantzarik ez dut Ezker Abertzalearekin elkar ulertzeko unea iritsiko zaigula"

Pilar Goya | EiTB Media

Anduezaren hitzetan,"momentu batean Ezker Abertzaleak ulertuko du ETA gaitzesteko eta bere errua aitortzeko unea iritsi dela. Ez zaie galdetu behar. Eurek jakingo dute momentu hori noiz den".

  • Eneko Andueza: Justiziak  eskatuz gero, Gobernuak  Zabalza auziaren agiriak desklasifikatuko ditu

    Eneko Anduezaren hitzetan Europar Batasunari mugetan neurri zorrotzagoak hartzeko eskatu behar zaio.

    20:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eneko Andueza Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusiak "Faktoria"n jakinarazi du askotan hitz egin duela elkarbizitzaz Arnaldo Otegirekin: "Ez daukat dudarik elkar ulertzeko  momentua iritsiko zaigula eta iritsiko zaio Ezker Abertzaleari ere momentua, bere errua eta izan duen papera gaitzesteko". Zabalza auziaz bestalde, Justiziari lan egiten utzi behar zaiola iritzi dio eta ez du zalantzarik Justiziak horrela eskatuz gero, Espainiako gobernuak auziari buruzko agiriak desklasifikatuko dituela, "oso beharrezkoa delako eta euskal sozialistek hori ere erreklamatuko dugulako. Une hori ere iritsi da. Nik espero dut egia osoa jakitea, justizia horren bitartez erreprazioa emateko, Zabalza kasuan eta beste biktima guztien kasuan"

Eneko Anduezaren hitzetan, Europar Batasunari mugetan neurri zorrotzagoak hartzeko eskatu behar zaio, ez duelako zentzuzkoa ikusten, turista atzerrritarrak batera eta bestera ikustea, hemen erkidego barruan mugitzeko aukera besterik ez dagoenean. Euskadiko mugetan ere kontrolak zorroztu beharko direla uste du: "Tamalgarria da horrela ibiltzea,bakoitzak bere kontzientzian ikusi beharko luke ez dea gora eta behera ibiltzeko momentu egokiena".

Eskumenen transferentzien egutegia betetzeko zailtasunak daudela ere aitortu du euskal sozialisten Legebiltzarreko bozeramaileak.Ze eskumen diren zehaztu gabe, segurtasun juridikoa bermatzeko dauden arazo tekniko eta administratiboei egotzi die  atzerapena. Egutegia betetzeko borondate politikoa egon badagoelako Eneko Anduezaren hitzetan.

Azkenik, uste du Eneko Anduezak Pablo Iglesias Espainiako gobernutik atera eta gero, "askoz egoera bareagoa bizi dutela orain. Iglesiasen protagonismo nahiak tira-birak sortzen zituen". Ulergarria da beraz, Anduezarentzat, Angel Gabilondok Pablo Iglesias "honekin" gobernurik ez duela osatuko esatea: " Madrilen ere gutxiengoan gobernatu liteke", esan du Euskadi Irratian egindako elkarrizketan.