Itxi

Faktoria magazina

D eredua

"Otxarkoagan ez dugu euskaraz ikasteko aukerarik izan"

Datorren ikasturtetik aurrera Otxarkoagako ikastetxe publikoan D eredua eskainiko dute, bi urtekoen gelan. Urteak zeramatzaten hori lortzeko lanean, eta "pozik" daude auzotarrak.

  • Otxarkoaga auzoa, artxiboko irudi batean.

    Otxarkoaga auzoa, artxiboko irudi batean.

    12:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sare publikoan D eredurik ez duen Bilboko auzo bakarra da Otxarkoaga, baina, irailetik aurrera euskaraz ikasteko aukera eskainiko dute Francisco de Goya ikastetxe publikoan. Momentuz, D ereduan izena emateko bost eskaera jaso dituzte. Hezkuntza sailak azaldu duenez, proiektu berri bat delako egin dute gela hori irekitzeko apustua.

Amuge Euskadiko Emakume Ijitoen Elkartea aritu da aldarrikapen horrekin, baita, besteak beste, Otxarkoagako Familia Elkartea ere. Auzoan bertan egon gara Amugeko kide den Noemi Amaia Garciarekin eta Familia Elkarteko presidentearekin, Pablo Herranekin.