Itxi

Faktoria

Elorri Amestoy

'Sekula psikiatria larrialdietan ikustea espero ez genukeen jendea ari gara ikusten'

Jone Larrañaga | EiTB Media

Bizitza normalera itzuli ezinak depresio, angustia eta antsietate kuadroak handitu egin ditu Baionako ospitalean. Kultur arloko, ostalaritzako profesionalen eta herritarren ahotsak jaso ditugu.

  • Elorri Amestoy, Baionak ospitaleko psikiatra

    Elorri Amestoy, Baionak ospitaleko psikiatra

    22:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Azken aldian martxa normalik ez da Baionako ospitaleko psikiatria larrialdietan. "Sekula hemen ikustea espero ez litzatekeen jendea" ari dira ikusten bertan, Elorri Amestoy bertako psikiatrak kontatu digutenez. Depresio, angustia eta antsietate kuadroak dira, bereziki, handitu direnak: "Iragarpenak egiten dira baina, astez aste, aldatzen da dena eta asko dira etorkizun garbirik ikusten ez dutenak", esan digu.

Jerome Etxebarne Lekorneko ostatuko jabeak egiaztatu digu hori. Ipar Euskal Herriko ostalarien elkarteko ordezkariak kontatu du apirilean zutela esperantza jarria baina, irekitze data hori ere atzeratuta, etorkizunik gabe direla asko. Diru-laguntzak beharrean, alternatibak eskatu ditu. "Ez da eperik, ez da argitasunik", esan du, eta kanporako janaria prestatzeak edo jatekoa azoketara ateratzeak "arnas laburra ematen duela" gogoratu du.