Itxi

Faktoria magazina

Etxerik gabekoak

Etxerik gabekoentzat etxeak

Mugerreko hangar batean etxerik gabekoentzat etxeak eraikitzen ari dira ISA BTP Unibertsitateko Eraikuntza Ingenieritzako ikasleak, Atherbea elkartearekin elkarlanean, gero Biarritzen jartzeko.

  • Eraikuntza Ingenieritzako ikasleak eta Atherbea elkarteko ordezkaria

    Eraikuntza Ingenieritzako ikasleak eta Atherbea elkarteko ordezkaria

    21:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

ISA BTP Unibertsitateko Eraikuntza Ingenieritzako bostgarren mailako ikasleek urtero  proiektu humanitario batean parte hartzen dute munduko hainbat lekutan. Aurten Madagaskarren Heziketa Zentro bat eraikitzeko proiektua zuten, baina pandemiagatik ezin joan eta hemengo beharrak arakatzen hasi ziren. Atherbea erakundearen etxe beharrarekin egin zuten topo eta egurrezko etxe modular mugigarriak ari dira eraikitzen etxerik gabekoentzat. Atherbea elkarteak 400 pertsonarentzat du lolekua, baina dena txiki geratu zaie eta etxe beharrean daude.

Nahia Anchordoquy, Ellande Dunate eta Bixente Bideondo ikasleekin eta Pantxika Ibarboure Atherbea elkarteko kidearekin izan da "Faktoria" etxeak eraikitzen ari diren hangarrean. Oso pozik ikasleak egiten ari direnarekin eta oso eskertuta Atherbea elkartekoak ikasleen ekimenarekin.