Itxi

Faktoria

Bizikleta dendak, hustutzen

Hornikuntza etenak eta salmenten gorakadak ia blokatu egin du bizikleten merkatua

Jone Larrañaga | EiTB Media

Hilabete luzeak itxaron behar dira bizikleta bat eskatu eta eskuratzerako. 2023ko data ere ematen ari dira dendak. Bizikleta berriak ez ezik konponketa osagaiak lortzeko ere arazoak dituzte dendek.

  • Bizikleta berriak ez ezik konponketa osagaiak eskuratzeko ere arazoak ari dira izaten

    Bizikleta berriak ez ezik konponketa osagaiak eskuratzeko ere arazoak ari dira izaten

    9:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

Beasaingo Mujika Bizikletak dendan atzo jarri zuten marka. Montain bike bat eskatu eta 2023rako urtarrileko data eman behar izan die bezeroari. Ez da adibide bakarra. Durangoko Iturriagan ere, erabat ezinean dabiltzala kontatu digu Eneko Iturriagaetxebarriak. Pandemia aldian eskariak izugarri egin du gora; hirukoiztu egin dela ere esan digute hainbat saltokitan baina, era berean, hori etorri da Asiako lantegietan izandako itxialdiek eragindako hornikuntza etenarekin.  Orbea lantegiko Ander Olariaga marketing arduradunak kontatu du arazoa globala dela eta eragiten diela eurei ere. Produkzioa haunditu eta plantilla 600 lagunetik 700era igota ere "ez da nahikoa". Prebisio baikorrenen arabera, bi urte beharko ditu merkatuak bere onera etortzeko. Bitartean, aparra bezala egiten ari dira gora bigarren eskuko bizikleten eta prezioak.