Faktoria magazina
KALEUMEEN INBASIOA
Mendian kaka ondo egiteko metodoaren azalpen laburra
Jon Artano | EiTB Media
Alkate batek, Lezaungo Mikel Etxebestek; poeta mendizale batek, Juanra Madariagak; eta burdindegi bateko saltzaileak, Kristina Zubiak irakatsi dute komunik gabeko parajeetan nola 'obratu' behar dugun.
-
Mendian komunik ez da. Edo? Thomas Wolter-en argazkia
19:57 min
Iranzuko lurretan kezkatuta daude: Mendiko arnas bila, jai egunetan, bertara iristen direnek dakartzaten arazoekin: auto pilaketak, zarata eta zaborra nagusiki... baina baita kaka nonahi egiteko ohitura ere. Mikel Etxebestek azaldu digu zergatik abiatu duten kontzientziazio kanpaina.
Juanra Madariaga mendizalea eta idazlea da. Zenbait zortzimilako tontor zapaldu ditu, eta zortzi poesia liburu rgitaratu ditu, gutxienean. Arazoaz duen ikuspegia kontatu digu, eta munduko mendi garaienen kanpaleku baseetan kaka kontuak nola kudeatzen dituzten ere kontatu digu.
Donostiako Oria burdindegiko Kristina Zubiak hartu gaitu. Berak lagunduta aritu gara palatxo bila. Mendira joateko bizkarzorroan sartu behar genukeen palatxo bila... gorozkiak lurperatzeko erabili behar genukeen palatxo bila.