Faktoria magazina
AMETS TXURRUKA
"Probak telebistaz jarraitzean, neure burua lasterketan kokatzen saiatzen nintzen"
Jon Artano | EiTB Media
Lau urte barrena dira Amets Txurrukak tropeletik ihes egin zuela. Betiko. Ez da nahi adina ibiltzen bizikletaz, baina pasioz bizi du ziklismoa. Itzulia bueltan dugun egunean izan da gurean.
-
Amets Txurruka txirrinduari ohia, EITBren Bilboko egoitzan.
17:14 min
Irakasletzara itzuli da Amets Txurruka Ansola etxebarriarra. Itzulera izan da, izan ere profesionaletara jauzi egin aurretxoan ordezkapen bat egin zuen Billabonako eskolan. Eskarmentu txikia, nolanahi ere, eta gorputz hezkuntzako irakasle lanei berrekitea gogorra egin zitzaion hasieran. Dagoeneko ohitu da, eta gustura ari da lanean. Baina ziklismoarekiko harra ez zaio desagertu. Itzuliaz, Tour-a Euskal Herritik abiatzeaz, Euskaltelen inguruko azken albisteez, eta profesional gisara ikasitakoez, jasandakoez, eta bizi izandako gora-behera xelebreez aritu da Txurruka.