Itxi

Faktoria magazina

KOOPERAZIOA PANDEMIAN

'Disfrutatu bizitza; euskal herritarrak munduko % 10 aberatsenen artean zaudete'

Amaia Artetxe | EiTB Media

Koronabirusak ez ditu bazter guztiak berdin kaltetu, gizarte batzuk beste batzuk baino egoera okerragoan utzi ditu. Zenbaitzutan aurretik ere bazituzten miseriak medio, igarri ere gutxi egin da.

  • mozanbikeko artxibo irudia

    mozanbikeko artxibo irudia

    29:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

Urtea igaro da pandemia bat zer den ezagutu genuenetik eta hemen segitzen dugu, lehen geneukan egunerokoaren miraz, iaz arte, errutina zena  berreskuratu nahian. Ezer ez omen da berdina izango aurrerantzean, baina hori baino gehiago, kontua da, aurrera egiteko ze egoeratan uzten gaituen krisi honek.

Hurrengo podcastean  ez diogu gure zilborrari begiratuko: mundura zabaldu eta gu baino egoera zahurgarriagoan bizi diren herrialde eta gizarteei begiratu nahi diogu. Izan ere, Euskadiko Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundeak pandemia urte honi buruzko txostena ondu du, eta eta horri erreparatu nahi diogu, ikasgairen bat edo gogoetarako printza batzuk ateratzeko ideian.

Munduan barrena lankidetzan ari diren 79 Gobernuz Kanpoko euskal erakundek osatzen dute koordinakundea. Jakitera eman nahi izan dute euskal lankidetzak munduko herritar ahulenei laguntzeko urte honetan egin duten lana. Urte zaila, batez ere, euren garapeneko proiektu propioak albo batera utzita, pandemiak gogorren jo dituztenei laguntza eskaintzea izan delako beraien lan nagusia. Esther Calvo da koordinakundeko bozeramailearekin hitz egingo dugu baina baita kooperanteekin. Jon Arruti Ekuadorren Mundukiderekin lanean ari da, Imbabura eta Carchi probintzietan gizartea eraldatzeko bokazioa duten nekazaritza ekimenak bultzatu eta babesten dituzte. Koronabirusaren krisiak Ekuador ze egoera  zailean utzi duen kontatuko digu Jonek. Irati Argoitia entzuteko aukera ere izango dugu. Irati, Bolivian ari da Mugen Gainetik erakundearekin; hango 11 komunitateetako emakumeekin lan egiten dute politika eta antolakuntza taldeetan hauen parte hartzea sustatuz beraien ahalduntzean bidelagun izanez. Nekazaritza eta abeltzaintza proiektuak bideratzen dituzte eta azkenik Mozanbikera bidaiatuko dugu bertan ia 20 urtez lanean ari den Beñat Arzadunekin hitz egiteko. Beñat Mundukide Gobernuz Kanpoko Erakundearen bitartez ari da Mozanbiken bertakoekin nekazaritza lantzen. Urtero milaka baserritarrekin egiten dute lan: helburua familien diru sarrerak handitzea da eta horretarako merkaturatze ona izan ditzazketen produktuak hazteko teknikak irakasten dizkiete. Azken urteetan lortutako emaitzekin gustora daude.