Faktoria magazina
ELKARTASUNA
Covidak utzitako ondorio fisikoak arintzeko doako osteopatia tratamendua Donostian
Osteopatian eta fisioterapian espezialista den profesional talde batek iraupen luzeko doako arreta eskainiko die koronabirusagatik ingresatuta egon direnei.
-
"Inguruan gaixotu direnen sufrimenduak" bultzatu ditu ekimena abiatzera.
9:55 min
"Inguruan gaixotu direnen sufrimenduak" bultzatu ditu ekimena abiatzera Ane Ormazabal osteopatak azaldu duenez. Apirilaren 23an ekingo diote saioei, Donostian, BARAKA akademiaren egoitzan. "Leku handia da eta segurtasun neurri guztiak beteko ditugu, kutsatzeak ekiditeko".
ZIUtan ingresatuta egon eta osatzeko laguntza behar duten herritarrak dituzte gogoan, besteak beste. Biriketako fibrosia, usaimen galera, giharretako ezinak... askotarikoak dira koronabirusa gainditzen dutenek izan ditzaketen ondorioak.
Tratamendu pertsonalizatua eskaini nahi diote pertsona bakoitzari, "horretarako 2-3 profesionalek artatuko dugu aldi berean osatze bidean den pazientea". Tratamendu luzeak izan daitezen nahi dute, gaixoak erabat osatu arte, historial klinikoak egin eta errekuperazioa nolakoa den ikertzeko. Bide batez osteopatiarentzat prestigioa eta aitortza nahi dute eta zerbitzua dohainik izango da.
Izena emanedo informazio gehiago lortzeko egin klik hemen.