Itxi

Faktoria

GOZOGINTZA

Txokolatezko Guernica egiten ari da Euskal Herriko Gozogileen Federazioa

Picassoren Guernica-ren tamaina bereko txokolate puzzlea osatzeko lanean buru belarri ari dira gozogileak bonbardaketaren 85. urteurrenera begira. Gozogintza ere artea dela erakutsi nahi dute.

  • Txokolatezko Gernica

    Txokolatezko Gernica

    2:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

Erronka handia dela esan digu Euskadi Irratiko "Faktoria" magazinean Inazio Egaña Azpeitiko Egaña gozotegiko jabeak. 40 lagunen artean ari dira egiten artelan gozoa. Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko gozogileen laguntza ere badute Gozogileen Federazioko partaideek.

Apirilaren 25ean,  bonbardaketaren 85. urteak bete bezperan jarri nahi dute txokolatezko Gernika, Gernikan bertan. Eta gero, litekeena da Baionako txokolatearen museoan bukatzea bere ibilbidea.