Faktoria magazina
ITZULERA
Jokin Lizeaga: "Erronka bukatzeko gai izango naizen ez dakit; baina ez dit axola"
Asturiasen hil ala biziko istriputik hiru urtera, 'Ezina Ekinez Egina' erronkaz itzuliko da, plazara, korrikalari urnietarra. Onddo, Adarramendi, Onddi, Santa Barbara eta Buruntza lotuko ditu korrika.
-
Jon Artano eta Jokin Lizeaga, Azkorteko ermita atarian. Parean Adarra mendia dutela.
18:02 min
Asturiasen, Europako Mendietan, mendiko maratoi bat korritzen ari zela, elurrak estalitako arrakala batean erori zen Jokin Lizeaga urnietarra 2018ko apirilaren 7an. Mendiak irentsi zuen. Baina hamabost metroko sakoneratik bizirik irtetea lortu zuen. Ahobizarrik gabe ia heriotzeraino eraman zuen ezbehar horretatik nola osatu den kontatu du Lizeagak Faktorian. Trantze hark utzitako ondorio fisiko eta mentalez aritu da, bideak emandako ikasgaiez, beldurraz, konfidantzaz... Bizirik zergatik dagoen ulertzeko grinak zuloan berriz sartzera nola eraman zuen ere kontatu du.