Jin eta joan
Jin eta Joan. Twitter.
Twitter ezbaian: bere -tasunak eta -keriak txioerrian
Radio Euskadi
Twitterren bilakaeraz aritu gara Jin eta Joan. Eztabaida sustatu eta agenda mediatikoan eragiteko tresna zena, irain eta jazarpen gune bihurtu da? Ala gehiago dira eskaintzen dituen onurak?
-
Jin eta Joan Twitterren bilakaeraz, kalte eta onurez.
18:33 min
Twitter aldatu ote den, eta berekiko jarrera zein erabilera bestelakoa ote den galdetu diegu sare sozial honetan aritzen diren zenbait euskal "tuitero" ezaguni. Twiterren kalte eta onuraz, bertan gorpuztu diren euskal komunitateez gogoeta eskatu diegu Lorea Agirre Jakineko zuzendariari, Joxe Arantzabal herri-hedabideetan zaildu den kazetari eta irakasleari, Idurre Eskisabel kazetari eta irakasleari, Pello Salaburu EHU-ko errektore ohiari eta Ana Galarraga Elhuyarreko zientzilariari.
Asteko gai polemiko bat hartu eta bere ertz eta ikuspegi ezberdinetatik jorratzen du Aritz Agirrek ostiralero, 'Jin eta Joan' "Faktoria"ren baitako sekzioan. Gaurkoan Xabier Aierdi, Jurdan Arretxe eta Hedoi Etxarte solaskideekin batera.