Itxi

Faktoria

Errenta unibertsalaz eztabaida

Angel Elias: "Errenta unibertsala baldintzagabea pobrezia gainditzeko tresna da".

Pilar Goya | EiTB Media

Baldintzarik gabeko errenta unibertsalaren aldeko herri ekimen legegileko kideak covidaren aurkako txertoarekin parekatu du "bizi ditugun hainbeste egoera txarrei aurre egiteko tresna izan daiteke".

  • Epe laburrean hasiko da Errenta unibertsalaren aldeko herri ekimen legegilea sinadurak biltzen.

    Angel Elias:"Errenta unibertsala baldintzagabea pobrezia gainditzeko tresna da".

    16:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eusko Legebiltzarrak tramitera onartu ondoren, datozen egunotan hasiko da Baldintzarik Gabeko Errenta unibertsalaren aldeko herri ekimen legegilea sinadurak biltzen, proposamena Eusko Legebiltzarren eztabaidatua izan dadin.

270 eta 900 euro arteko hileko diru sarrera bat proposatzen dute, adinaren araberakoa, Euskadiko erkidegoan gutxienez hiru hilabetez erroldatuta dauden guztientzat; banakakoa eta lana egin edo ez, bilatzeko betebeharrik gabe jasoko litzateke eta hezkuntza edo osasun publikorako eskubideen parekoa litzateke, eskubide subjetiboen zerrendari beste bat gehituz.

Angel Elias EHUko lan harreman eta gizarte langintzako fakultateko dekanoa eta herri ekimeneko kidearen hitzetan, denborak erakutsi du orain arteko laguntza ereduak huts egin duela eta ez dela gai izan pobrezia gainditzeko. Gorka Moreno EHUko soziologia eta gizarte langintzako irakaslearentzat berriz, izugarria da gezurra da Diru Sarrerak Bermatzeko laguntzak porrot egin duela esatea: "Sekulako tresna izan da azken hamarkadetan pobrezia tasa jeisteko.  Argi dago ez duela gizarte bazterkeria eta pobrezia erabat konpontzen baina errenta unibertsalak ere ez ditu konponduko".

Beatriz Plaza EHUko ekonomia eta enpresa faktultateko dekanoak bere aldetik uste du, errenta banaketarena zaindu behar dela baina orain ez dela momentua: "Premiazkoa, bizi dugun iraultza teknologikoari aurre egiteko prestatzea da, alfabetatze teknologikoa biztanlego guztiarentzat bermatu behar da. Iraultza teknologikoari aurre egiten ez bazaio ez da diru sarrera pulbikorik izango zerga bidez eta orduan, nork ordainduko du errenta unibertsala? Hori da galdera".

Herri ekimen legegilearen sustatzaileek diote ordea, aberastasun nahikoa badagoela denen artean banatzeko, borondatea dela falta dena. Hori bai, zerga erreforma sakona eskatuko luke.