Itxi

Faktoria

Astelehen poetikoak

Lizardiren eta Santa Teresaren poesiak ekarri ditu Josu Goikoetxeak

Xabier Lizardi jaio zela 125 urte bete berritan, haren poesia ekarri du Josu Goikoetxeak, eta Amanda Gorman olerkariarekin sortu den polemikaren harira, Santa Teresa De Jesus proposatu du.

  • Xabier Lizardi

    Xabier Lizardi

    12:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

Atzo, apirilak 18, 125 urte bete ziren Jose Maria Agirre Egaña, Xabier Lizardi ezizenez ezaguna, jaio zela.  Aitzakia ezin hobea Josu Goikoetxearentzat "Faktoria"ra haren poesia ekartzeko.

Bestalde, Amanda Gorman poeta estatubatuar gaztea ezagun egin zen Joe Bidenen kargu hartzean bere poema bat irakurri zuelako. geroztik, haren lana han eta hemen itzuli nahi dute. Baina arazoak izan dira. Izan ere, Gormanen editoreei ez zaizkie onak iruditu ez itzultzaile gizonezko zuriak, ezta emakumezko itzultzaile zuriak ere. Zalaparta horri tiraka, Luis Baraizarra Txertudi karmeldar fraileak itzultako Santa Teresa De Jesusen olerki bat irakurri du.

Olerkiak:

-Xabier Lizardi: "Sagar-lore"

-Santa Teresa De Jusu: "Neugan bizi gabe biziz" (Patxi baraiazarraren itzulpena)