Itxi

Faktoria

Boluntarioek egindako afariak

Ahmed, Hazem edota Miguelen eguneko otordu bero bakarra

Jone LArranaga | EiTB Media

Gero eta gehiago dira Donostiako boluntarioek Konsituzio plazan eta Egian antolatzen dituzten afarietara gerturatzen diren etxerik gabekoak. 60 baino gehiago izan dira bertan izan garen egunean.

  • Donostiako Konstituzio plazan, boluntarioak, etxerik gabekoentzat afariak prestatzen

    Donostiako Konstituzio plazan, boluntarioak, etxerik gabekoentzat afariak prestatzen

    10:53 min
imagen player
imagen player
imagen player

Frantziara pasatzeko aukera zain dago Ahmed; Donostiako autobus geltokian egiten du lo. Hura bezala, Argeliatik pateraz etorri zen Hazem ere; aurrena, Balearetara eta handik barrena, hona. Irungo mugan behin eta berriro gerarazi ondoren entzun zuen hemen bazela lagunduko dionik. Berak ere geltokian egiten du lo. Lo gutxi, goizeko 05:00etarako esnatzen baitituzte, autobusak martxan hasten direnean.

Miguel, berriz, etxea zuenera ezin sartuta bizi da, urruntze agindu batekin. Aterpetxeetan izan da inoiz baina gau gutxi pasa litezke bertan. Hirurek ematen dute eguna kalean eta eguneko otordu bero bakarra jatera gerturatzen dira gauero Konstituzio Plazara.  Egunero, 20tik gora etxerik gabeko biltzen dira bertara, boluntarioek ematen dituzten afarietara. Azaroan sortu zuten ekimena bertako bizilagun batzuk, liburutegi azpian jendea kale gorrian eta hotzak zegoela ikusi ondoren. Geroztik hazi eta hazi ari da ekimena. Egian ere orain dela hilabetetik ari dira horretan eta 40 lagun baino gehiagori ematen diete boluntarioek afaria. Ahots eta hitzez jaso dugu afalkideen eta boluntarioen begirada.