Itxi

Faktoria

Adinekoen egoitzen etorkizuna

Adinekoen egoitzak, eredua aldatu behar da? Nora goaz?

Oihane Yustos | EiTB Media

Etorkizuneko nagusien zentroek izan beharko luketen ereduaz gogoeta egin dugu hainbat aditurekin.

  • Adinekoen egoitzak

    Adinekoen egoitzak

    34:59 min
imagen player
imagen player
imagen player

Adinekoen zentroak aldatu behar dira. Bai ala bai. Pandemiak agerian utzi ditu nagusien zentroak dituzten gabeziak baina, auzia ez da berria. Geriatria eta gerontologia gaietan aditu direnek, rteak dira erronkak eta hobetu beharrekoak identifikatu dituztela. Eredu publiko batera joan liteke? Ezinbestekoa al da egoitza medikalizatzea? ala bizitza autonomo baterako egokitu litezke? Galderak asko dira eta erakunde publikoak hasi dira gogoeta egiten. Nafarroako gobernuak abenduan kaleratu zuen egoitza berriak egiteko dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan Eusko Jaurlaritzak abiatu berri du prozesua. 14 adituren taldea osatu du.

"Faktoria" albistegia etorkizuneko adinekoen egoitzararen gogoeta propioa abiatu du. Gaia barrutik ezagutzen dutenen laguntzarekin: Judith Salazarrek; Eusko Jaurlaritzak osatu duen aditu-taldeko kideak, Maider Ugartemendiak, EHUko medikuntza irakasle, erizain gerontologoa eta Zahartzaroan, Euskadiko geriatria elkagoko zuzendaritzako kideak eta geriatria elkarteko zuzendaritzako kideak eta Joseba Zulaikak, SIIS ikerketa zentroko zuzendariak eman dituzte, 'egoitzen birmoldaketarako' gakoak.