Jin eta joan
Jin eta Joan. Debalde.
Prezioak neurtzen al du balioa?
Radio Euskadi
Debalde eskaintzen diren produktu eta zerbitzuak debaluatu egiten al dira? Prezioaren eragin sikolojikoaz, dirua eta balioaren arteko orekaz, militantzia eta boluntariotzaren mugez... Jin eta Joan.
-
Prezioak, diruak neurtzen al du balioa?
16:44 min
Doan eskainiagatik ezer ez da debalde. Denak du bere prezioa? Eta doan eskainita ere beti irabaziren bat bilatzen ote da? Prezioaren subjektibotasunaz galdetu diegu Joseba Kamio Marketing arduradunari, Iñaki Gorostidi GUK marketing ajentziako zuzendariari, Jon Maia idazle eta bertsolariari, Iñaki Soto Garako zuzendariari, Olatz Salvador kantariari eta Garazi Atxa "Ganbera Interiorismo" erreforma eta barne-dekorazio dendako arduradunari.
Asteko gai polemiko bat hartu eta bere ertz eta ikuspegi ezberdinetatik jorratzen du Aritz Agirrek ostiralero, 'Jin eta Joan' "Faktoria"ren baitako sekzioan. Gaurkoan Xabier Aierdi, Hedoi Etxarte eta Jurdan Arretxe solaskideekin batera.