Faktoria
Astelehen poetikoa
Afrika poetikoa ekarri digu Josu Goikoetxeak
Lurmutur Hiriko unibertsitateko Jagger liburutegia erre izana eta David Beriain eta Roberto Fraile kazetarien hilketatik abiatuta, Afrika beltzeko hainbat poesia ekarri ditu Josu Goikoetxeak.
-
Afrikako haur baten irudia eta gutuna
8:42 min
Duela bi aste Hegofrikako Lurmutur Hiriko unibertsitatean, Jagger liburutegia erre zen, ondoko mendian hasitako sute baten erruz. Jagger liburutegia Afrikako liburutegi garrantzitsuenetako bat zen eta milaka liburu, eskuizkribu, mapa, ikerketa lan eta abarrak galdu dira betiko. Eta pasa den astean David Beriain eta Roberto Fraile kazetarien hilketaren berri izan genuen. Burkina Fason hil zituzten, legez kanpoko ehizari buruzko erreportaia bat egiten ari zirela.
Bi gai horiei helduta, Afrika beltzeko hainbat olerkariren poesiak irakurri dizkigu Josu Goikoetxeak:
- Cristopher Okigbo: "Basoko kanta" (Karmen Irizar Segurolaren itzulpena, Munduko Poesia Kaieretarako).
- Freedom Nyamubaya: "Sekretuak" (Mikel Elorzaren itzulpena).
- Bernard Dadie: "Xukatu zure malkoak, Afrika!" (Josu Landaren itzulpena).