Itxi

Faktoria

Jon Juaristi idazlea

"VOXi osasun hesia jartzea faxismo hutsa da"

Jon Juaristi Filologian katedraduna, Jose Maria Aznarren garaian Cervantes Institutoko zuzendari izandakoa eta gaur egun Alcala Unibertsitateko irakaslea Madrilgo hauteskundeez aritu zaigu.

  • Jon Juaristi

    Jon Juaristi

    8:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

'Alderdi popularreko boto-emaleek ez dute erreparorik VOXekin gobernu bat osatzeko, nahiago dute VOX Ciudadanos baino!'. Jon Juaristi idazlearen hitzak dira. Eta ondo ezagutzen du Juaristik PPren soziologia. Alcalako unibertsitatean dabil irakasle gaur egun, aurrez, 2004.urtean, Jose Maria Aznarren gobernuak Cervantes Institutoko presidente izendatu zuten. Idazle bilbotarraren iritziz, 'VOX PPren zati bat da eta botoemale popularrak espero du, alderdia berriz ere elkartzea'. Horregatik uste du, ez zaiola 'osasun hesirik jarri behar VOXi'. 'Osasun hesia zentzu politikoan arma gisa erabiltzea faxismo hutsa dela uste dut', eta gaineratu du, 'eta horren aurka nago'.

Hautagaiak

Inkestek Isabel Diaz Ayusori ematen dioten garaipen zabalaren zergatiaz galdetuta, aurkarien ahuldadea aipatzen du Juaristik. 'Angel Gabilondo kanpaina txarra egin du'. Hautagai sozialista ezagutzen du Juaristik, tratu handia izan zuen ministro eta errektore zenean, eta dio 'ez da politiko trebe bat, argi dago amaituta dagoela'. Unidas Podemoseko Pablo Iglesiasi ere, ez dio etorkizun luzerik oparo, 'ez unibertsitatean ezta politikan ere. Ez du sustantziarik, inoko politiko bat da, ezkerreko ikono txatxu bat, espero dut politikotik kanpo geratzea'.

Alcalako unibertsitateko irakaslearen hitzetan, 'Madril ondo dago, muga eta murrizketen aurrean eutsi dio, salbuespen estatuaren kontra egin du Erkidego gisa, dagoen bezala jarraitzea espero dut'.