Itxi

Faktoria magazina

Futbola

"Eibar futbol taldeak herria munduan kokatu du"

KArmele Uribesalgo | EiTB Media

Hiru jardunaldiren faltan, Eibar taldeak lehen mailan mantentzeko lehian jarraitzen du. Hiru eibarzalerekin egon gara taldeak herrian izan duen eragina ezagutzeko eta jokalariei bultzada bat emateko.

  • Ipurua, artxiboko irudi batean.

    Ipurua, artxiboko irudi batean.

    13:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zazpi denboraldi daramatza lehen mailan Eibar futbol taldeak. Hiru jardunaldi falta dira denboraldia amaitzeko, eta talde armagina lehen mailan mantentzeko ahaleginak egiten ari da. Zer eragin du herriarentzat taldea lehen mailan egoteak? Nola bizi du futbola Eibarrek? Bigarren mailara jaitsiz gero, zer? Galdera horiei erantzun diete Eibarko hiru bazkidek: Eskozia la Bravako Olaia Gallastegik, Ipuruako speaker den Axel Riañok eta Eibarko ostalaria den Oskar Trebiñok.