Itxi

Faktoria

Abba, Durangoko ogi-saltzailea

"Ahal nuela erakutsi zidatelako egin dut bidea hemen"

JONE LARRAÑAGA | EITB MEDIA

Kanarietatik barrena iritsi zen Abba Euskal Herrira 2013 urtean. Bere harrerako amak erakutsi zion zer zen ahalduntzea eta bere negozioa zabaltzera bultzatu zuen. Bi okindegi ditu, egun, Durangon.

  • Abba (eskuinean), seme nagusi Madou, emazte Nabu eta Barham seme txikiarekin

    Abba (eskuinean), seme nagusi Madou, emazte Nabu eta Barham seme txikiarekin

    9:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

Malal du izen ofiziala baina txikitatik deitzen diote Abba. Bere seme nagusi Amadurekin aurkitu dugu Durangoko bere okindegietariko batean. Gero batu zaigu Nabu oraingo bere emaztea eta Barham urtebeteko txikia… Hala ezagutu dugu orain zortzi urte Kanarietatik barrena Euskal Herrira iritsitako senegaldarrak egindako bizi-bidaia.

"Señora Isabel"i esker egin duen bidaia, berak, ahotsa hautsita kontatzen duenez. Isabel Santanak 72 urte ditu eta Kanarietan oso ezaguna da bere etxean migratzaileak hartu izan dituelako. Arguinegineko krisia lehertu zenetik ari da aldarrikatzen Kanariak harrera herria direla eta Inor ez dela ilegala azpimarratzen du entzuten dioten leku guztietan, Espainiako komunikabidetan maiz-maiz, azkenaldian. Ba Isabelen etxetik pasatakoa da Abba.

Abbak dio hark ahaldundu zuelako egin ahal izan duela bidea. Eta bide horrek Euskal Herrira. "Beste lan askotan aritu nintzen lehenago; Telepizzako banatzaile, eraikuntzan, iturgin... baina beti gauza bera errepikatzen zen: lan karga lasaitzen zenean, kalera!. Kitto egin nuen eta pentsatu nuen nere negozioa zabaltzea", kontatu digu. "Denek esaten zidaten burutik egina nengoela. Bi pertsonek bakarrik esan zidaten "Abba, aurrera!". Nire Senegaldgo amaka (orain hila da) eta Señora Isabelek".  "Eta ondo irten da?", galdetu diogu. "Oso ondo", erantzun digu.