Itxi

Faktoria

Marie Andree Ouret

"Maiatzaren 22an xanpaina zabaltzea espero dugu, nahiz eta borroka fina ez izan"

Esther Murelaga | EiTB Media

Marie Andree Ouret Biga Bai elkarteko presidentearekin hitz egin dugu Frantziako kontseilu konstituzionalak hizkuntza gutxituak babesten dituen legearen gaineko ebazpena ezagutu aurreko astean.

  • Marie Andree Ouret, Biga Bai elkarteko presidentea. Argazkia: EiTB

    Marie Andree Ouret

    18:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

Frantziako Asanblea Nazionalak hizkuntza gutxituak babesteko legea onartu eta handik 2 astera 60 diputatuk helegitea jarri zuten legearen aurka. Frantziako Kontseilu Nazionalak hilabeteko epea izan du helegitea erantzuteko, beraz, datorren astean asko jota ezagutuko dugu ebazpena. Egoera honen aurrean Marie Andree Ouret Biga Bai (Hezkuntza publiko elebiduneko guraso elkartea) elkarteko presidentea elkarrizketatu dugu "Faktoria"n.

Kontseilu Nazionalaren erabakia ezagutu aurreko itxaronandia luze doala aitortu digu Marie Andree Ouretek, dena izoztuta moduan dagoela. Apirilaren 8an onartu zuen Frantziako Asanblea Nazioanalak legea eta denentzat ezusteko handia izan zela esan digu eta poz handia eragin ziela, baina geroko helegiteak etxipen handia eragin ziela. Beldurra dutela ere aitortu digu baina esperantza ere bai. Maiatzaren 22an Frantzia osoan lurralde hizkuntzen alde lanean ari diren elkarteek antolatuta elkarretaratzeak egingo dituzte: 'Maiatzaren 22an xanpaina zabaltzea espero dugu, nahiz eta borroka fina ez dela izango jakin'.