Publizitatea
Itxi

2021/04/23

08:09

Gizartea

EUSKARA

Hizkuntza gutxituen legeari helegitea jarri diote 60 bat diputatuk

EITB MEDIA

Helegiteak jartzeko epea amaitu bezperan aurkeztu dute. Orain, bi hilabeteko epea izango du Frantziako Konstituzio Kontseiluak erabakia hartzeko.

1:15
Frantziako Asanblea. EITB Media
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Asanblea Nazionalean hizkuntza gutxituen aldeko legea onartu eta bi astera helegitea jarri diote 60 bat diputatuk. Errekurtsoak aurkezteko epea amaitu bezperan jarri dute. Orain, bi hilabeteko epea izango du Frantziako Konstituzio Kontseiluak erabakia hartzeko. Legearen sustatzaile nagusia izan den Paul Molac diputatu bretoiaren arabera, Martxan eta Modem alderdietako diputatuak izan dira batez ere legearen kontra agertu direnak, eta "betiko jakobinismoa" salatu du.

Apirilaren 8an onartu zuen legea Asanblea Nazionalak, gehiengo zabalarekin (aldeko 247 boto) eta gaur amaitzen zen helegitea jartzeko epea.

Gutxienez, 60 diputatuk jarri dute Hizkuntzen Ondarea Babesteari eta Sustatzeari Buruzko Legearen aurkako helegitea Frantziako Konstituzio Kontseiluan. Testua Konstituzioaren aurkakoa dela argudiatu dute.

Orain, Frantziako Konstituzio Kontseiluak erabaki beharko du, bi hilabeteko epean.

ZURE INTERESEKOA IZAN DAITEKE: Hizkuntza gutxituen aldeko legearen gakoak

Paul Molac legearen bultzatzaile nagusia izan den diputatu bretoia ez dago kezkatuta Konstituzio Kontseiluak har dezakeen erabakiarekin, baina harrituta agertu da zenbait diputatuk aniztasunaren aurka erakutsi duten jarrearekin.

Azaldu duenez, ez ditu oraindik helegitearen nondik norakoak ezagutzen, baina zeren beldur diren galdetu du.

Ohar batean, onartutako legea konstituzionala dela azpimarratu du Molacek eta helegitea aurkeztu duten diputatuetako batzuk La Republique En Marche alderditik datozela azpimarratuz, hasieratik Emmanuel Macronen Gobernuak lege horren kontra izan duen jarrera deitoratu du. 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena