Itxi

2021/05/21

10:18

Faktoria

MARKEL OLANO

Olano: "Aldundiak jada ipini du bere langa ekonomikoa erresidentzien lan gatazkan"

Mikel yarza | EITB Media

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak egoki ikusi du Aldundiak bitartekari lanak egitea Gipuzkoako adinekoen egoitzetako lan gatazka bideratzeko.

  • Markel Olano, 'Faktoria'n.

    Markel Olano, 'Faktoria'n.

    27:23 min
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gipuzkoa Aldundiak gizarte politiken alde duen konpromisoa berretsi du Markel Olano ahaldun nagusiak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n. Inguruko lurraldeen aldean, Gipuzkoak adinekoen egoitzetako plaza konzertatuetara bideraturiko baliabide ekonomikoak "altuenak" dira, Olanoren esanetan. Egoitzetako lan gatazka bideratzeko bitartekari lanak egiteko moduan ikusten du Olanok Aldundia eta negozazio mahaia "ahalegin guztiak" egiten ari dela iritzi dio. Hala ere, gaineratu duenez, Aldundiak jada "ipini du bere langa ekonomikoa" afera honetan.

Ceutako diplomazia eta migratzaileen krisiaren ondotik, Euskal Autonomia Erkidegoak adin txikiko zortzi pertsona egingo die harrera. Olanoren esanetan, "hausnarketa handi bat" egin eta "gizarteratze estrategia sakon bat" martxan jartzeko unea da honakoa. Gipuzkoan 38.000 pertsona daude pobrezia egoeran, eurei "lan eta prestakuntza duin bat" ematea erakundeen eta gizarte osoaren ardura dela adierazi du Olanok.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;