Itxi

Jin eta joan

'Jin eta Joan'

Covid neurriak laxatzen hasita, badago herriko festetarako zirrikiturik?

Aritz Agirre | EiTB Media

Erriberako hainbat alkatek aldarrikatu dute zenbait festa egiteko aukera eta eskumena. Kultur ekitaldiak bezala, bigantxa eta zezen-ekitaldi "seguruak" ere bideragarriak al dira?

  • Bergarako festetako zezen eta bigantxa ekitaldia

    Bergarako festetako zezen eta bigantxa ekitaldia

    11:51 min
imagen player
imagen player
imagen player

Herrietako festei erabateko atekada eman beharraz, ala zirrikituren bat zabaltzeko aukeraz galdetu diegu Nafarroako zenbait alkateri: Mari Carmen Segura (Alesbeseko alkatea), Juan Carlos Castillo (Azkoiengo alkatea, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioko presidentea), Mario Fabo (Martzillako alkatea), Koldo Leoz (Lizarrako alkatea), Jon Gondan (Zizur Nagusiko alkatea) eta Mikel Oteiza (Atarrabiako alkatea). Halaber, festak bertan behera utzi izanaren zuzeneko kaltetuekin hitz egin dugu: Alba Reta (Reta zezen ganadutegiko jabea) eta Eusebio Alves (Alves Barrakak enpresako jabea).

Asteko gai polemiko bat hartu eta bere ertz eta ikuspegi ezberdinetatik jorratzen du Aritz Agirrek ostiralero, 'Jin eta Joan' "Faktoria"ren baitako sekzioan. Gaurkoan Ibai Fernandez, Hedoi Etxarte eta Nagua Alba solaskideekin batera.