Itxi

Faktoria magazina

Elkarrizketa

Amaia Lasa: "Feminismoa da biderik zuzenenetakoa bizi hobe baterantz"

Getarian egin dizkioten omenaldiek "bihotza esker oneko haizez bete diotela" esan du Lasak. Bere ibilbideari errepasotxoa ere egin dio, eta itxaropentsu agertu da euskararen geroarekiko.

  • Amaia Lasa, Miramongo egoitzaren kanpoaldean

    Amaia Lasa, Miramongo egoitzaren kanpoaldean

    23:51 min
imagen player
imagen player
imagen player

Luzaroan idazten jarraitu ahal izatearekin amesten du Amaia Lasak. Berriki, Getarian, esana du asko amesten duela "lotan eta esna". Sorterrian omenaldia, hiru ekitalditan, egin diote Amaia Lasa Alegriari, 'kaiuaren hegaldia' izenburupean. Lehen poema liburua kaleratu zuenetik mende erdi bete denean etorri da herritarren aitortza.

Euskadi Irratiko mikrofonoetan aritu da gaurko eta atzoko kontuez. Hasteko 60ko eta 70 urteez mintzatu da, euskara batuaren sorreran 'h'aren aurka aritu ziren "katoliko fundamentalistez". Oroitu du "Baionan Euskal Idazleen Elkarteak egin zuen lehen bileretako batean" nola bera izan zen "parte-hartzaile guztien artean emakume bakarra, eta denetan gazteena". Mintzatu da Estatu Batuetan egindako egonaldiaz, eta Nikaraguan egindakoaz. Iraultzaz eta feminismoaz... Feminismoa baita, bere esanetan, "biderik zuzenenetakoa bizitza hobe baterantz. Feminismoak dena ukitzen duelako, harremanak batez ere; eta hemen inportantea da pertsonen arteko harremanen aldaketa. Aldaketa sakon bat gainera. Eta hori feminismoak dakar".