Itxi

Faktoria

Pernando Barrena

"Irun-Hendaia Europako barne muga bihurtu dute praktikan, eta hori izugarria da"

Jone LArrañaga | EITB media

Europako proposamen berriak aurrekoen akats berak errepikatzen dituela uste du EH Bilduko europarlamentariak eta Brusela ekialdeko gobernu eskuindarren xantaiapean ari dela esan du.

  • Pernando Barrena

    Pernando Barrena

    23:05 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Irun eta Hendaia artekoa Europako barne muga bat da eta, aldiz, Europako kanpo muga bihurtu da, praktikan. Eta hori izaugarri da", esan du Pernando Barrena EH Bilduko Europako Parlamentarioak "Faktoria"n.  "Zalantzarik gabe" dio, "Europaren migrazio eta asilo politikak porrot egin du eta okerrena da ez dugula ikasi akatsetatik".  Ildo horretan, gogoratu du Europako Batzordeak Parlamentuari igorri dion proposamen berriak Dublingo sistemari eusten diola: "Migrariak Europara iristen direnean; asiloa iristen diren lurrean bertan eskatzera bertar eskatzera behartzen ditu. Horregaitik antolatu dituzte, Kios, Moria, Lanpedusak…  eskubideak desagertzen diren zulo beltzak dira".

Europarlamentari abertzalearen arabera, korridore humanitarioak ezartzea da konponbideak. "Hori konpontzen ez den bitartean", esan du, "jai daukagu".  Barrenak uste du Europan ikuspegi humanitariotik adostasun zabala dagoela baina, Europako batzordea ekialdeko gobernu eskuindarren xantaiapean ari dela: "Harrera kupo bat jarriko balitz, herrialde horiek ez lukete inondik ere onartuko eta komisioak neurriak hartu beharko. Horrek agertuko lituzke Europako arkitekturaren joskurak eta krisi larria eragin. Horren txantaipean ari da komisioa"

Txertoen inguruan eta txertoen patenteen altxatzeaz ere mintzatu da Barrena. Gogoratu du hilabeteak eman dituztela "elkartasunagatik ez ezik, guztion segurtasunagatik" erabaki hori har zedin. "Erotzat jotzen gintuzten, harik eta Baiden alde agertu zen arte. Jarrera komunistoide bat zena orain zentzu komuneko bihrutu da. Europa barregarri uzten du", esan du.

Europako funtsak AHTra bideratzea "astakeria" handia da

EH Bilduko parlamentaria, era berean, "oso kezkatuta" agertu da pandemiaren osteko berraktibazioa bultzatzeko Europako funtsen banaketarekin, alde batetik, enpresa ertain eta txikiak baztertzen ari direlako eta enplegurik ez delako behar bezala sortuko eta, bestetik, "iraganeko inertziak estaltzeko" tentazioa ikusten duelako. "Astakeria handia  da", esan du zentzu horretan,  "Jaurlaritzak funtsak AHTrentzat bideratzea".