Itxi

Jin eta joan

Jin eta Joan. Nudismoa.

Kamisetarik gabe ala bainujantzian ibiltzearen debekua: elkarbizitza vs askatasuna

Aritz Agirre | EITB Media

Mundakako udalak debekatu du herriko zenbait gunetan elastikorik gabe ibiltzea eta horrek eman digu eztabaida orokorrerako abiapuntua. Janzkera arau dezakete udalek, norbere askatasuna urratu gabe?

  • Surflaria

    Surflari bat

    16:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nudismoaren eta janzkeraren inguruko eztabaida juridiko eta moralaz, sortzen den ika-mika sozialaz aritu gara "Jin eta Joan"; Mikel Bilbao Mundakako alkatea, Ana Leturia zuzenbidean doktore eta EHU-ko irakaslea, Saioa Galarraga Lookiero Personal Shopper agentziako irudi aholkularia eta Edurne Miñano Iratxe Kanpineko langilearekin. 

Asteko gai polemiko bat hartu eta bere ertz eta ikuspegi ezberdinetatik jorratzen du Aritz Agirrek ostiralero, 'Jin eta Joan' "Faktoria"ren baitako sekzioan. Gaurkoan Nuria López de Guereñu, Hedoi Etxarte eta Ibai Fernández solaskideekin batera.