Faktoria
Astelehen poetikoak
"Maiatz"
Gaur, loreileko azkena dugu, maiatzeko azkena eta Maiatz argitaletxeaz aritu da Josu Goikoetxea.
-
Udaberrian, zuhaitzak loratuta
10:39 min
Gaur, loreileko azkena dugu, maiatzeko azkena eta Maiatz argitaletxeaz aritu da Josu Goikoetxea "Faktoria"n. Maiatz Baionan kokatutako euskal argitaletxea da, Lucien Etxezaharretak eta Itxaro Bordak 1982an bultzatutako izen bereko aldizkariaren baitan garatu zena. Aldizkariak nahiz argitaletxeak oso egiteko garrantzitsua bete dute lurralde frantsesaren baitako euskal probintzietan, euskal idazleen literaturaren garapenerako esparru gisa. Izan ere, 80ko hamarkada iristerako euskal kultura marginazio eta asimilazio prozesuan murgilduta zegoen eremu hartan.
Ondorengo olerkiak hautatu ditu Josu Goikoetxeak:
- Itxaro Borda: "Pacem in Lapurdum (Bakea Lapurdin)"
-Francis Jammes: "Astoekin paradisura joateko otoitza"
-Aurelia Arkotxa: "Eresi"