Itxi

Faktoria

DANTZA

Iker Karrera eta Martxel Rodriguez, bi dantzari elkar zorionduz

Irati Barrena | EITB Media

Dantzaren Gipuzkoako XVIII. saria jaso berri du Iker Karrera hondarribiarrak eta Nafarroako Talentu Artistikoa Sustatzeko saria emango diote Martxel Rodriguez lesakarrari.

  • Iker Karrera Miramongo estudioetan

    Iker Karrera Miramongo estudioetan

    16:08 min
imagen player
imagen player
imagen player

Amari eta familiari eskeini zion Dantzaren Gipuzkoako XVIII. saria Iker Karrerak. "Faktoria"n izan dugu saria jaso berritan. Txiki-txikitatik aritu da dantzan Karrera, bere amak dantza akademia bat zabaldu bait zuen bera jaio zen urtean. Pandemia garaia dantza akademientzat oso gogorra izan dela, eta gutxinaka egoerari buelta ematen ari diren arren, hauentzat oso urte zaila izaten ari dela azaldu digu. Madrilen bizi da 18 urte zituenetik, eta hara bizitzera joateak lotsa galtzeko prozesuan izugarri lagundu ziola onartu digu.

Elkarrizketan Martxel Rodriguez dantzari lesakarrarekin hitz egiteko parada ere izan dugu. Honen kasuan, Nafarroako Talentu Artistikoa Sustatzeko saria jasoko du.