Itxi

Faktoria

Argindarraren faktura berriaz

Agurtzane Allur: "Adi ibili beharko dugu argindarra noiz kontsumitzen dugun"

Pilar Goya | EITB Media

Argindarraren faktura berria indarrean sartu den honetan, Goienerreko arretako arduradunarekin mintzatu gara, aldaketa nagusiak aztertu eta gomendio batzuk jasotzeko.

  • Argindarraren faktura berriak "erlojuari begira" jarri gaitu, hiru denbora tarte izango direlako.

    Argindarraren faktura berriak "erlojuari begira" jarri gaitu, hiru denbora tarte izango direlako.

    7:25 min
imagen player
imagen player
imagen player

Argindarraren faktura berriak "erlojuari begira" jarri gaitu, aurrerantzean hiru denbora tarte izango direlako. Puntako orduetan, preziorik garestiena izango du argindarrak, 10:00etatik 14:00etara eta 28:00etatik 22:00etara; tarteko prezioa, ordu lauetan, goizeko 08:00tatik 10:00etara, 14:00tatik 18:00tara eta 22:00etatik gauerdira; eta prezio merkeena, haraneko ordutan, gauerditik goizeko 08:00ak arte eta asteburuko ordu guztietan. Beste aldaketa nagusia, bi potentzia ezberdin kontratatzeko aukera izango dugula, egunez bata, eta gauez eta asteburuetan bestea.

Goienerreko Agurtzane Allurrrek "Faktoria"n argitu digu gauerdian sartu den argindarraren fakturaren aldaketak "denori eragingo digula eta norbanakoak ez duela ezer egin behar atxekitzeko". Aldaketarekin, faktura berriak "arnas pixka bat emango digu pontentziaren aldetik", dio Goienerreko teknikariak baina kontsumoaren aldetik "adi ibili beharko dugu. Potentziaren prezioa arinduko zaigu eta beste aldean arreta gehiago jarri beharko dugu".

Ordu diskriminaziorik gabeko tarifa arautua duen kontsumitzaileari orain zertxobait merkeagoa aterako zaio faktura. Orain arte ordutegi bereiztua zutenek berriz, bai egokitu beharko dituzte ohiturak ordu tarte merkeenak baliatzeko.

Azkenik, aldaketa garrantzitsutzat jo du gaurko ministro kontseiluak argindar konpaniei zuzenean eragiten dien legetasmoa onartzea: "Nuklearekin eta hidaulikekin, amortizatuta dituzten teknologien prezioak kobratuz, energia konpaniek lortzen dituzten ordainsariak kentzera dator legetasmoa, zerutik etorritako etekinak deitzen diren horiek... Gaiari errotik heltzeko modu bat da gaurko legetasmoa". Adituen arabera, horrek ere argindarraren fakturaren merkatzea ekar lezake, % 5aren ingurukoa.