Itxi

Faktoria magazina

Irati Aizpurua

Haurdunaldi subrogatuaren inguruko galdera sakon eta arantzatsuak, mahai gainean

Ane Albisu | EITb Media

Irati Aizpurua Alkezar abokatua haurdunaldi subrogatuaz tesia ari da egiten, ama haurdunaren eta umearen ikuspegian arreta jarrita. Haurraren filiazioak baino gehiago kezkatzen du aurreko guztiak.

  • Irati Aizpurua Alkezar

    Irati Aizpurua Alkezar

    18:27 min
imagen player
imagen player
imagen player

Irati Aizpurua Alkezar abokatu donostiarra doktore tesia egiten ari da haurdunaldi subrogatuaz. Bere ardura nagusia "ama haurdunaren eskubideak begiratzea, zein prozesu pasatzen duen ikustea, kontratoen atzean zer egon litekeen jakitea, erditu ondoren ama horren eta haurraren loturarekin zer gertatzen den eta nolako ondorio psikologiko, fisiko eta emozionalak izan ditzakeen" aztertzea dela esan digu "Faktoria" saioan.

Galdera sakon eta arantzatsuak jarri dizkigu mahai gainean. Horietako bat (haurra izatea eskubidea ala nahia den galdetuta), "familia izateko eskubidea bagenu ere, horrek eskubidea ematen al digu beste emakume baten gorputza erabiltzeko, guk haurrak izateko?".

Irati Aizpurua abokatuak esan digu nazioarteko batzorde bat ari dela gaia arautzeko azterketa egiten mundu mailan, baina "haurra ekarri ondoren, haurraren filiazioan zentratzen dira, erregistroan sartzerakoan izan ditzaketen arazoetan eta ez horren aurrreko guztian"