Faktoria
Gilen Xerbero
"Baigorritik abiatu, Itsaso Beltzari itzulia egin eta Istanbulen amaituko dut"
Jon Artano | EITB Media
Urruneko herri eta kulturez ikasteko ideia maite zuelakotz jarri zen mapei begira Gilen Xerbero gaztea pasa den neguan. Azkenik deliberatu zuen 6 hilabeteko bizikleta bidaia egitea.
-
Gilen Xerbero
9:34 min
Inn ibai ertzean dabil joan deneko astebetean Gilen Xerbero, aurki joko du Danubio handia. Uros dabil; hastapenak alabaina, ez ditu izan hain gozoak. Maiatzaren hasieran ekin zion bideari aita-amen etxetik, aurrez "kasik batere trebatu gabe". Entrenamendu faltagatik, "ipurdia sutan" izan zuen estreinako egun haietan. Eta aulkian, bizikletako zelan, "trabeska" jartzen zen, minaren minez... Dagoeneko ipurdia laztu zaio, "min guztiak desagertu" bide zaizkio eta "plazera" bakarrik atzematen omen du orain.
Passau herritik hurbil, Alemaniatik Austriara igaro aurretxoan, harrapatu dugu "Faktoria"an. Bere asmoen berri eman du Euskadi Irratian. Kontatu du gisako jende anitz aurkitu duela bidean, berdin Frantzian zein Suitzan edo Austrian. Erran du, halaber, ez duela arazorik ukan mugak zeharkatzeko.