Faktoria magazina
Beñat Amenabar
"Unibertsitatean egiten duguna gizarteari hobeto ezagutarazteko erronka dugu"
JOn Artano | EITB Media
Beñat Amenabar da EHUren Donostiako Campuseko Hezkuntza Filosofia eta Antropologia fakultateko dekano berria. Bere asmoak azaldu ditu Faktorian, eta ikasleen arrangurei erantzun die.
-
Beñat Amenabar, EHUren Donostiako Campuseko Hezkuntza Filosofia eta Antropologiako dekano berria
Soin hezkuntzan doktorea da Beñat Amenabar. Hilabete eta erdi eskas da dekano izendatu zutela eta argi ditu helburuak: Gizartearekiko hartu-emana eta elkar ezagutza handitzea nahi luke, baita unibertsitate barneko kohesioa indartzea ere. Ikasleek euskaraz ikasteko zailtasunen iunguruan egindako kexuei erantzun die, eta titulazioen estimazioari gizarteko joerek nola eragiten dieten ere aztertu du. Eta Gasteizen jartzekoak diren unibertsitate pribatuarekiko kritiko mintzatu da.