Itxi

Faktoria

BO-Aviron errugbi partida

"Larunbatekoa historikoki Europako partidarik edo derbirik handiena da"

Eneko Macicior Biarritz Olympic errugbi taldeko langileak urduritasuna topatu du inguruan.

  • Eneko Macicior, Biarritz Olympic-eko langilea

    Eneko Macicior, Biarritz Olympic-eko langilea

    6:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

'Urduritasuna topean dut, biziki garrantzitsua da larunbatekoa'. Eneko Macicior-en hitzak dira, Biarritz Olympic errugbi taldeko langilea da. 100 partida baino gehiago izan dituzte Lapurdiko bi taldeak baina, biharkoa sekulakoa izango da. Aguilera estadioan, Biarritzen etxean jokatuko dute norgehiagoka, segurtasun neurri zorrotzen pean. 5000 lagun baino ez dira izango zelaian, guztiak PCR edo antigeno testa egina izan behar dute eta kaleko ospakizunak ere mugatu ditu Prefetak.

Ez daude batere gustora erabakiarekin Biarritz Olympic errugbi taldean, baina itxaropena badute. 4 kilometro baino ez ditu banatzen bi taldeak eta Biarritztarren izpiritua laburbidu du "Faktorian", Eneko Macicior-ek: 'Biarritzekin biziki amorostuta nago, BOren gibelean izango naiz eta espero irabaziko dugula besta handi eta eder bat izateko'.