Itxi

Faktoria

Hauteskundeak

Pandemiaren kudeaketa, etxebizitzen arazoa eta Molac Legea bozen erdigunean

Igandean egingo da Ipar Euskal Herrian, Eskualdeko eta Departamentuko hauteskundeen lehen itzulia. Pandemiak baldintzatutako kanpaina izan bada ere, emaitzetan ez da iraultzarik espero.

  • Hauteskundeak Ipar Euskal Herrian

    Hauteskundeak Ipar Euskal Herrian

    24:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hauteskunde eguna da datorren igandea Ipar Euskal Herrian eta Frantziar estatuan. Bozkatzera deituta daude sei milioi biztanle daude deituta Akitania Berria eskualdeko kontsilukideak aukeratzeko batetik; eta Paueko kontseilurako 12 kantoi hautatzeko bestetik.

Bixente Vrignon France Bleuko kazetariak herritarren boza balditzatuko duten gaiak xehetu ditu 'Faktoria'n. Pandemiaren kudeaketa ez ezik, etxebizitzen gaia izan da kanpainako puntu garrantzitsuenetako bat. Etxebizitzen prezioak nabarmen igotzeak eztabaida sortu duela azaldu du Vrignonek; Getarian eta Donibane Lohizunen etxebizitzen erdia bigarren etxebizitza izatera iritsiz, barnealdea jendez husten ari den bitartean. Molac legearen inguruan ere hizt egin dute hautagaiek. Eskuin zein ezkerreko ordezkariak agertu dira hizkuntza gutxituak babestearen aldeko mobilizazioetan, eta beraz ez da espero herritarrek bozak horrekin erakartzerik.

Frantziako argazki orokorra egiteko balio dezaketen hauteskundeak dira. Datorren urteko egutegia baldintza dezake igande honetako lehen itzuliak, eta gehienbat bigarren itzulirako osatuko diren aliantzek.