Itxi

Faktoria

Donostiako alkatea

Eneko Goia: "Aurtengo uda iazkoa baino hobea izan liteke"

MIkel Rotaetxe | EITb Media

Zalantzak zalantza, baikor hitz egin du Faktorian Donostiako alkateak. Kalean musukoa erabiltzeari utzi arren, zentzuz jokatzea eskatu du eta uda amaierarako espero ditu Europatik kanpoko turistak.

  • Eneko Goia

    Eneko Goia

    24:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Zalantzaz betetako uda" espero arren, itxaropenez eta baikor azaldu da Euskadi Irratiko "Faktoria"n Eneko Goia Donostiako alkatea, eta esan du iazkoa baino hobea izan litekeela, "bilakaerari eutsiz gero". Bide beretik, Jazzaldia, Zinemaldia eta gainotzeko jaialdiak baldintza "hobeagoetan" egingo direla uste du. Kalean musukoa erabiltzea derrigorrezko izateari utzi arren, "zentzuz" jokatzea eskatu die herritarrei: "Beti patrikan eraman beharko dugu, pilaketak dauden tokietan eta barrukaldeetan jarri egin beharko dugulako".

Turisten joan-etorriari dagokionez, Goiak esan du "zaila" dela bilakaera aurreikustea, baina uda amaierarako espero ditu Europatik kanpoko bidaiariak, AEB, Australia eta Japoniakoak. Hotelen eta apartamentu turistikoen "saturazioaz" galdetuta, alkateak dio udalak beharrezko neurriak hartu dituela eskaintza kontrolpean izateko, eta EH Bildu kontraesankor ari dela, "bere agintaldian esleitu zirelako hotelak eraikitzeko baimen asko".

Hondalea, metroa eta AHTa

Hondalearen irisgarritasunaz galdetuta, Goiak dio kritikak "ulergarriak direla", baina arazoa ez dela obrarena, uhartearena baizik, eta lanean ari direla irisgarritasuna hobetzeko. LABek fiskaltzan aurkeztutako salaketaz, berriz, politikari jeltzaleak dio dokumentazioa aurkeztuko dutela frogatzeko esleipena "zuzena" izan zela, eta defendatu egin du artekari eta idazkarien kontrol lana.

Garraioaz, bi aipamen. Donostialdeko metroaren lanez, Goiak azaldu du uztailean berrekingo dituztela Kontxako zatiko lanak, eta, Abiadura Handiko Trenaz, 2024rako espero dituztela geltokia eta Madrilerako eta Iparralderako konexioak, "biak edo bietako bat".